Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 762 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.024 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 642 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.323 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 20, 2.432 proba egin zituzten eta horietatik 236k positibo eman zuten (% 9,7)
COVID-19ak jota, atzo, azaroak 20, zortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 55 daude ospitalean, horietatik 9 ZIUan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.