Koronabirusa

COVID ziurtagiria ilbeltzaren 6ra arte jarri nahi du indarrean Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 20a, 15:30

Nafarroako Gobernuak COVID ziurtagiria eskatzen hastea proposatuko dio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari. Heldu den astean eginen du eskaera, eta, onartuz gero, 50 lagunetik goitiko edukiera duten jatetxeetan, ekitaldi jendetsuetan eta gauerditik aitzinera pubetan eta diskotekatan eskatuko dute ziurtagiria. Onartuz gero, neurria azaroaren 27tik (larunbata) urtarrilaren 6ra egonen litzateke indarrean.

Ziurtagiria eskatzeaz gain, Nafarroako Gobernuak iragarri du kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpaina bat eginen duela. Kanpaina horretan, «garrantzi handia» emanen diote musukoa erabiltzeari metro eta erdiko distantzia mantendu ezin den barneko eta kanpoko tokietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun