COVID-19: Azken datuak

Atzo 12 positibo atzeman zituzten gure lurraldean, Nafarroa osoan 206

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 20a, 06:30

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 52 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUetan.

Atzo hamabi positibo atzeman zituzten gure lurraldean: bortz Baztanen, bina Arantzan eta Leitzan, eta bana Beran, Goizuetan eta Igantzin. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 206 positibo atzeman zituzten. Atzo, azaroak 19, zortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 757 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.021 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 641 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.320 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, Atzo, azaroak 19, 3.116 proba egin zituzten eta horietatik 206k positibo eman zuten (% 6,6)

COVID-19ak jota, Atzo, azaroak 19, zortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 52 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 86.046 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.257koa.
 
Nafarroan 1.068.019 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, azaroak 19, 3.429 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 528.643 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun