Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 757 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.015 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 638 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.317 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 18, 3.350 proba egin zituzten eta horietatik 274k positibo eman zuten (% 8,2)
COVID-19ak jota, atz0, azaroak 18, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina zeuden gaixoetatik bi hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 49 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.