Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, herenegun arte 755 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.014 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 637 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.310 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 17, 3.041 proba egin zituzten eta horietatik 267k positibo eman zuten (% 8,8)
COVID-19ak jota, atzo, azaroak 17, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina zeuden gaixoetatik bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 38 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.