Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, herenegun arte 754 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.013 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 636 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.305 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 16, 3.398 proba egin zituzten eta horietatik 174k positibo eman zuten (% 5,1)
COVID-19ak jota, atzo, azaroak 16, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 39 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.