COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 191 positibo atzeman zituzten atzo, horietatik sei eskualdean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 16a, 06:40

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 41 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUan.

Atzo sei positibo atzeman zituzten gure lurraldean: hiru Beran eta bana Elizondon, Donezteben eta Goizuetan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 191 positibo atzeman zituzten, berrehungo langatik hurbil. Atzo, azaroak 15, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 751 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.013 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 633 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.302 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 15, 3.246 proba egin zituzten eta horietatik 191k positibo eman zuten (% 5,9)

COVID-19ak jota, atzo, azaroak 15, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 41 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 85.125 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.254koa.
 
Nafarroan 1.051.980 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, azaroak 15, 3.572 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 528.052 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun