COVID-19: Azken datuak

Atzo 19 positibo atzeman zituzten gure lurraldean, Nafarroan osoan 130

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 15a, 06:39

Hemeretzi positibo atzeman zituzten atzo eskualdean, aspaldiko daturik altuena.

Atzo hemeretzi positibo atzeman zituzten gure lurraldean, aspaldiko kopururik handiena: zazpi Arantzan, bortz Leitzan, lau Igantzin eta bana Donezteben, Gaztelun eta Elbeten. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 130 positibo atzeman zituzten. Atzo, azaroak 14, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 750 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.012 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 632 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.299 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 14, 1.363 proba egin zituzten eta horietatik 130ek positibo eman zuten (% 9,5)

COVID-19ak jota, atzo, azaroak 14, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 43 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 84.934 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.254koa.
 
Nafarroan 1.048.011 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, azaroak 14, 764 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 527.929 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun