COVID-19: Azken datuak

Atzo lau positibo atzeman zituzten gure lurraldean, Nafarroan osoan 159

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 14a, 06:24

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 40 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUan

Atzo lau positibo atzeman zituzten gure lurraldean, bana Arantzan, Donamarian, Leitzan eta Narbarten. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 159 positibo atzeman zituzten. Atzo, azaroak 13, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen gaixorik hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 748 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.011 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 627 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.288 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 13, 1.600 proba egin zituzten eta horietatik 159k positibo eman zuten (% 9,9)

COVID-19ak jota, atzo, azaroak 13, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 40 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 84.804 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.254koa.
 
Nafarroan 1.046.789 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, azaroak 13, 994 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 527.777 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun