COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 132 positibo atzeman zituzten atzo, horietatik bi gure lurraldean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 13a, 07:11

Atzoko datuen faltan, herenegun sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta gaixorik zegoen bat hil zen.

Herenegun zenbatu ziren kopuru altuen ondotik, atzo bi positibo atzeman zituzten gure lurraldean, bana Donamarian eta Leitzan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 132 positibo atzeman zituzten. Atzo, azaroak 12, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu  eta ez zen gaixorik hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 746 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.011 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 626 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.287 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 12, 2.514 proba egin zituzten eta horietatik 132k positibo eman zuten (% 5,3)

COVID-19ak jota, atzo, azaroak 12, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu  eta ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 39 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 84.645 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.254koa.
 
Nafarroan 1.045.891 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, azaroak 12, 3.327 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 527.731 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun