Moldaketa obrak bi tokitan eginen dituzte, biak ere Irungo lurretan. Batetik 73,620 Kilometroaren inguruan, Iruñeko noranzkoan, mendi-ezponda egonkortuko dute, mendian buloiak eta sare bat jarriz lur-erorketa kasuetarako. Obra hori egiteko 12 laneguneko epea aurreikusi dute eta TESINSA enpresak eginen ditu lanak.
Bigarren obra 70,325 kilometroaren inguruan eginen dute, Irungo noranzkoan. Hor bazterbide bat eraikiko dute; lurra hondeatu, instalazioak birkokatu eta ibilgailuak gelditzeko eremu berria sortu. Lana gauzatzeko lau asteko epea aurreikusi dute. Segurtasuna eta lanen garapena bermatzeko, tarte hau moztuko dute, hau da, Intxaurreta tuneletik Gurutze zubia pasatu arte, Irungo noranzkoan. Bitartean trafikoa GI-3455 errepide zaharretik bideratuko dute. ORSA enpresak eginen ditu bigarren lan hauek.