Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 745 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.011 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 625 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.287 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 11, 2.310 proba egin zituzten eta horietatik 125ek positibo eman zuten (% 5,4)
COVID-19ak jota, atzo, azaroak 11, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta gaixorik zegoen bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 39 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.