COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 114 positibo atzeman zituzten atzo, horietatik lau gure lurraldean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 11a, 06:28

Atzo lau positibo atzeman zituzten gure lurraldean, bana Areson, Leitzan, Igantzin eta Narbarten. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, aldiz, atzo 114 positibo atzeman zituzten. Atzo, azaroak 10, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten baina ez zen gaixorik hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 743 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.008 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 622 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.281 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 10, 2.317 proba egin zituzten eta horietatik 114k positibo eman zuten (% 4,9)

COVID-19ak jota, atzo, azaroak 10, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten baina ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 34 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 84.388 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.253koa.
 
Nafarroan 1.040.535 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, azaroak 10, 4.081 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 527.376 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun