Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 742 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.007 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 614 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.279 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 8, 2.269 proba egin zituzten eta horietatik 79k positibo eman zuten (% 3,5)
COVID-19ak jota, atzo, azaroak 8, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan eta ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 29 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.