COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 82 positibo atzeman zituzten atzo, horietatik bi gure lurraldean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 7a, 08:11

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 24 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUan.

Atzo bi positibo atzeman zituzten gure lurraldean, bana Leitzan eta Lesakan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, aldiz, atzo 82 positibo atzeman zituzten. Atzo, azaroak 6, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 742 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.007 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 611 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.276 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 6, 1.302 proba egin zituzten eta horietatik 82k positibo eman zuten (% 6,3)

COVID-19ak jota, atzo, azaroak 6, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 24 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 83.990 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.252koa.
 
Nafarroan 1.029.337 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, azaroak 6, 887 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 526.990 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun