COVID-19: Azken datuak

Nafarroa osoan 74 positibo atzeman zituzten atzo, bakarrik ere ez eskualdean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 5a, 06:35
Bigarren egunez segidan ez da positiborik izan gure inguruan.

Herenegun bezala, atzo ere ez zen positiborik atzeman gure lurraldean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, aldiz, atzo 74 positibo atzeman zituzten. Atzo, azaroak 4, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen gaixorik hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 742 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.007 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 610 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.274 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 4, 1.961 proba egin zituzten eta horietatik 74k positibo eman zuten (% 3,8)

COVID-19ak jota, atzo, azaroak 4, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 25 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 83.824 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.250ekoa.
 
Nafarroan 1.025.054 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, azaroak 4, 1.926 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 526.438 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun