COVID-19: Azken datuak

Nafarroa osoan 49 positibo atzeman zituzten atzo, bortz gure eskualdean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 3a, 06:33

Bortz positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, hiru Elizondon eta bana Eratsunen eta Lesakan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 49 positibo atzeman zituzten. Atzo, azaroak 2, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 742 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.007 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 610 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.274 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 2, 2.144 proba egin zituzten eta horietatik 49k positibo eman zuten (% 2,3)

COVID-19ak jota, atzo, azaroak 2, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 22 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 83.691 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.250ekoa.
 
Nafarroan 1.017.799 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, azaroak 2, 4.176 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 526.156 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun