COVID-19: Azken datuak

Nafarroa osoan 42 positibo atzeman zituzten atzo, bakar bat ere ez gure lurraldean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 2a, 06:27

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 24 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUan

Atzo ez zuten positiborik atzeman gure lurraldean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 42 positibo atzeman zituzten. Atzo, azaroak 1, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 740 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.005 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 610 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.272 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 1, 982 proba egin zituzten eta horietatik 42k positibo eman zuten (% 4,3)

COVID-19ak jota, atzo, azaroak 1, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 24 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 83.642 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.250ekoa.
 
Nafarroan 1.013.561 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, azaroak 1, 610 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 526.024 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun