COVID-19: Azken datuak

Nafarroa osoan 56 positibo atzeman zituzten atzo, bakar bat ere ez gure lurraldean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 31a, 06:27

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 21 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan

Atzo ez zen positiborik atzeman gure lurraldean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 56 positibo atzeman zituzten. atzo, urriak 30, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 740 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.004 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 610 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.271 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 30, 961 proba egin zituzten eta horietatik 56k positibo eman zuten (% 5,8)

COVID-19ak jota, atzo, urriak 30, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 21 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 83.574 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.250ekoa.
 
Nafarroan 1.012.603 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urriak 30, 480 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 525.828 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun