COVID-19: Azken datuak

Nafarroa osoan 41 positibo atzeman zituzten atzo, alerik ere ez eskualdean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 28a, 06:20

Atzo ez zuten positiborik atzeman gure eskualdean.

Atzo ez zen positibo bakar bat ere atzeman zituzten gure lurraldean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 41 positibo atzeman zituzten. Atzo, urriak 27, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 740 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.004 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 609 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.267 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 27, 1.670 proba egin zituzten eta horietatik 41ek positibo eman zuten (% 1,7)

COVID-19ak jota, atz0, urriak 27, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 18 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 83.420 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.250ekoa.
 
Nafarroan 1.006.446 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urriak 27, 4.821 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 525.578 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun