COVID-19: Azken datuak

Nafarroa osoan 55 positibo atzeman zituzten atzo, horietatik bi gure lurraldean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 23a, 06:57

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain Nafarroan 24 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Atzo bi positibo atzeman zituzten gure lurraldean, bat Areson eta bestea Leitzan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 55 positibo atzeman zituzten. Herenegun, urriak 21, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 740 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.004 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 604 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.262 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 22, 1.822 proba egin zituzten eta horietatik 55ek positibo eman zuten (% 3,0)

COVID-19ak jota, atzo, urriak 22, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 24 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 83.248 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.249koa.
 
Nafarroan 994.517 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urriak 22, 118 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 524.923 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun