COVID-19: Azken datuak

Nafarroa osoan 36 positibo atzeman zituzten atzo, horietako bi gure lurraldean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 19a, 06:32

36 positibo atzeman zituzten atzo Nafarroan, horietatik bi Leitzan. Urriaren 1az geroztik gure lurraldean atzeman diren 23 positiboetatik 13 Leitzan atzeman dituzte.

Atzo bi positibo atzeman zituzten gure lurraldean, biak Leitzan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 36 positibo atzeman zituzten. Atzo, urriak 18, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 740 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.004 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 600 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.262 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 18, 1.858 proba egin zituzten eta horietatik 36k positibo eman zuten (% 1,9)

COVID-19ak jota, atzo, urriak 18, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 25 daude ospitalean, horietatik 5 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 83.083 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.248koa.
 
Nafarroan 993.065 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urriak 18, 199 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 523.910 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun