COVID-19: Azken datuak

Nafarroa osoan 38 positibo atzeman zituzten atzo, horietako hiru gure lurraldean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 18a, 06:13

Atzo hiru positibo atzeman zituzten gure lurraldean, hiruak Leitzan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 38 positibo atzeman zituzten. Atzo, urriak 17, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 740 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.004 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 598 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.262 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 17, 761 proba egin zituzten eta horietatik 38k positibo eman zuten (% 5,0)

COVID-19ak jota, atzo, urriak 17, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 23 daude ospitalean, horietatik 5 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 83.047 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.248koa.
 
Nafarroan 992.788 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urriak 17, 307 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 523.735 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun