Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 740 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.004 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 595 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.262 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, herenegun, urriak 15, 924 proba egin zituzten eta horietatik 25ek positibo eman zuten (% 2,7)
COVID-19ak jota, herenegun, urriak 15, ez zuten inor ospitaleratu baina ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta gaixorik zeuden bi hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 21 daude ospitalean, horietatik 5 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.