‘Bidaso, bida so’ erakusketaren barnean musika emanaldia eskainiko du Iñaki Etxepare musikariak

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 14a, 19:00
Iñaki Etxepare biolontxelo-jolea ezagun da mundu osoan.

Urriaren 6tik azaroaren 4ra zabalik dago Iruñeko Kondestableko Civivox aretoan Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren eta Beintza-Labaienen bizi den Lesagibel eskultorearen lanen erakusketa. Erakusketa horren barrenean, urriaren 16an, larunbatean 19:30ean biolontxelo emanaldia eskainiko du Iñaki Etxepare musikariak.

Iñaki Etxepare

Iñaki Etxepare irundarrak Johann Sebastian Bach eta Samuel Máynez Vidal musikarien suite bana joko du biolontxeloarekin.

Irunen sortua, Baionan jaso zituen Etxepaek bere lehen biolontxelo ikasgaiak, Jacques Doué musikariaren eskutik. Parisen eta Bartzelonan segitu zuen musika ikasketekin. Bakarlari eta ganbara-musikari bezalaa mundu osoan jo du Iñaki Etxeparek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun