‘Bidaso, bida so’ erakusketa ikusgai paratuko dute Iruñean Juan Carlos Pikabeak eta Lesagibelek

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 5a, 11:00

Urriaren 6tik azaroaren 4ra Civivox Condestable aretoan.

Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren eta sortzez irundarra den, baina aspaldian Beintza-Labaiengo Ameztiko bordan bizi den Lesagibel eskulturgilearen lanak ikusgai izanen dira Iruñeko Civivox Condestable aretoan (Kale nagusia 2) urriaren 6tik azaroaren 4ra. Urriaren 6an, asteazkenean 11:30ean eginen dute ‘Bidaso, bida so (Bidasoa, dos miradas) erakusketaren aurkezpen ekitaldia eta astelehenetik ortziralera 09:00etatik 22:00etara eta larunbat eta igandetan 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara ikusteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun