COVID-19: Azken datuak

Nafarroa osoan 18 positibo atzeman zituzten atzo, bakarra gure lurraldean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 14a, 06:50

Atzo positibo bakarra atzeman zuten gure lurraldean, bat Leitzan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 18 positibo atzeman zituzten. Atzo, urriak 13, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 741 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.002 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 590 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.262 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 13, xxx proba egin zituzten eta horietatik 18k positibo eman zuten (% x,x)

COVID-19ak jota, atzo, urriak 13, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen gaixorik hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 22 daude ospitalean, horietatik 4 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 82.919 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.246koa.
 
Nafarroan 990.788 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urriak 13, 425 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 521.076 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun