N-121-A

Ortzegunean hasi eta bi astez auto-ilara handiak sortuko dira Ezkabako tunela eta Olabe arteko asfaltatze lanengatik

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 12a, 20:00

N-121-A errepidean Ezkabako tunelaren eta Olabe arteko 17 kilometroak asfaltatzeko lanak ortzegun honetan, urriaren 14an, hasiko dituzte. Hori dela eta, datozen asteetan auto-ilara luzeak sortuko direla abisatu du Nafarroako Gobernuaren Herri Lanetako Zuzendaritzak. Asfaltatze-lanak urriaren 29ra arte iraunen dute.

Asfaltatze lanak 09:00etatik 19:00etara eginen dituzte eta denbora horretan txandaka emanen dute pasabidea lanean ari ez diren erreian barrena. Lanek irauten duten bitartean (urriak 14 - urriak 29), auto-ilara handiak izatea espero dute. Iruñera joan-etorrian ibili behar dutenendako bide alternatibo gisa Irurtzundik egitea proposatzen dute, A-15 autobiatik.

N-121-A errepidea 2+1 bihurtzeko 5 faseak

  1. fasea. Ezkaba-Olabe (5 kilometro). 8,1 milioi euro. Otsailean hasi zuten obra.
  2. fasea. Olabe-Lantzeko bidegurutzea (12 kilometro). 10,8 milioi euro. Aurten apirilean hasi ziren eta heldu den urteko apirilera arte ez dute aurreikusten bukatzea.
  3. fasea. Lantz-Oronoz-Mugairi (18,4 kilometro). 15,5 milioi euro Belateko eta Almandozko tunelen bikoizketak sartu gabe. Azken bi lan horien proiektu teknikoak eta aurrekontuak oraindik akitu eta onartu gabe daude.
  4. fasea. Oronoz-Mugairi-Arrigazteluko tunelaren hegoaldeko ahoa. (11,5 kilometro). 26,2 milioi euro. Obrak 2021eko azaro hasieran esleituko direla aurreikusten dute.
  5. fasea. Arrigazteluko tunela-Endarlatsako zubia (15,77 kilometro). 15,1 milioi euro.
 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun