Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 741 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.002 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.260 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 11, 1.570 proba egin zituzten eta horietatik 33k positibo eman zuten (% 2,1)
COVID-19ak jota, atzo, urriak 11, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 21 daude ospitalean, horietatik 4 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.