COVID-19: Azken datuak

Nafarroa osoan 20 positibo atzeman zituzten atzo, horietatik bi gure lurraldean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 10a, 06:39

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 22 daude ospitalean, horietatik 3 ZIUan.

Atzo bi positibo atzeman zituzten gure lurraldean, bat Elizondon eta bestea Leitzan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 20 positibo atzeman zituzten. Atzo, urriak 9, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 740 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.001 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 588 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.260 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 9, 816 proba egin zituzten eta horietatik 20k positibo eman zuten (% 2,5)

COVID-19ak jota, atzo, urriak 9, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 22 daude ospitalean, horietatik 3 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 82.837 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.244koa.
 
Nafarroan 989.516 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urriak 9, 613 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 520.136 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun