Koronabirusa

Nafarroan urriaren 25ean hasiko dira 70 urtetik gorakoei COVIDaren kontrako hirugarren dosia ematen

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 5a, 20:30

Gaur onartu du Osasun Publikoko Batzordeak COVID-aren kontrako txertoaren sendotze-dosi bat ematea 70 urtetik gorakoei. Eta 65 urtetik gorakoek ere hirugarren dosia hartu ahal izanen dute bigarren txertoa hartu zutenetik sei hilabete pasatu baldin badira. Urriaren 25ean hasiko dute txertaketa kanpaina.

COVIDaren kontrako hirugarren dosi hau gripearen txertoarekin batera paratuko dutela iragarri dute Osasunbideko agintariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun