COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 12 positibo atzeman zituzten atzo, bakarrik ere ez eskualdean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 5a, 06:24

Nafarroa osoan hamabi positibo bertzerik ez zituzten atzeman atzo, bakar bat ere ez eskualdean.

Atzo ez zuten positibo bakar bat ere atzeman zuten gure lurraldean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 12 positibo bakarrik atzeman zituzten. Atzo, urriak 4, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 740 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.000 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 587 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.260 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 4, 1.779 proba egin zituzten eta horietatik 12k positibo eman zuten (% 0,7)

COVID-19ak jota, atzo, urriak 4, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 28 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 82.730 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.243koa.
 
Nafarroan 985.479 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urriak 4, 495 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 517.042 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun