COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 33 positibo atzeman zituzten atzo, bakar bat ere ez gure lurraldean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 3a, 06:29

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 31 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Atzo ez zuten positibo bakar bat eree atzeman zuten gure lurraldean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 33 positibo atzeman zituzten. Atzo, urriak 2, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 740 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.000 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 587 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.259 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 2, 862 proba egin zituzten eta horietatik 33k positibo eman zuten (% 3,8)

COVID-19ak jota, atzo, urriak 2, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 31 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 82.702 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.243koa.
 
Nafarroan 984.410 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urriak 2, 220 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 516.449 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun