COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 19 positibo atzeman zituzten atzo, horietatik bat Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 30a, 06:28

None

Atzo positibo bakarra atzeman zuten gure lurraldean, bat Beran. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 19 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 29, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 739 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 999 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 587 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.259 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 29, 1.579 proba egin zituzten eta horietatik 19k positibo eman zuten (% 1,2)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 29, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 40 daude ospitalean, horietatik 10 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 82.609 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.243koa.
 
Nafarroan 981.510 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, irailak 29, 1.326 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 514.661 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun