Espainiako Espetxe Erakundeak jakinarazi duenez, bederatzi preso Euskal Herriratuko dituzte eta horietako biri hirugarren gradua emanen diete: Jesus Mari Gomez Ezkerrori, Villabonatik (Asturias) Iruñera ekarriko dutena eta Jon Crespori, El Duesotik (Cantabria) Basaurira ekarriko dutena.
Gainerako zazpi espetxeratuen artean dago Igor Portu lesakarra, Darocatik (Zaragoza) Iruñera ekarriko dutena. Andoni Goikoetxea El Duesotik Martutenera ekarriko dute, Ibai Beobide Burgosetik Basaurira, Joanes Larretxea Villabonatik Martutenera, Unai Bilbao Darocatik Zaballara, Alaitz Aramendi Avilatik Zaballara eta Joseba Borde El Duesotik Basaurira.
Zerrendako hainbat presok zigorraren hiru laurden bete dituzte, haien artean Ezkerrok eta Crespok, eta legearen arabera, baldintzapeko askatasuna eman beharko litzaieke dagoeneko. Honekin, Euskal Herrian 62 preso izatetik 71 euskal preso izatera pasatuko da.
Presoen aldeko martxa
Presoen etxeratzea eskatzeko, gaur 18:00etan Sarek antolatutako 'Ibilian-ibilian' ekimena Lesakatik abiatuko da eta urriaren 2ra arte hainbat herritan ibiliko dira Berriozarreraino.