COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 23 positibo atzeman zituzten atzo, horietatik hiru Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 29a, 06:29

Atzo hiru positibo atzeman gure lurraldean, hiruak Beran. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 23 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 28, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 738 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 999 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.258 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 28, 1.918 proba egin zituzten eta horietatik 23k positibo eman zuten (% 1,2)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 28, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 42 daude ospitalean, horietatik 10 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 82.590 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.243koa.
 
Nafarroan 980.184 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, irailak 28, 1.367 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 514.160 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun