Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak bere azken txostenean dioenez, «ezusteko faktore berriak agertzen ez badira, Nafarroan pandemia-egoera bukatzeko puntuan egon gaitezke». María Txibite lehendakariak eta Santos Indurain Osasun kontseilariak Nafarroako Gobernuak onetsitako neurri guztien amaiera iragarri dute gaur. «Aurrerapauso bat eman dugu normaltasunerako bidean. Murrizketak amaitu dira» erran du Txibitek.