COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 25 positibo atzeman zituzten atzo, horietatik bi Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 28a, 06:37

Atzo bi positibo atzeman gure lurraldean, biak Beran. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 25 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 27, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 738 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 998 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.255 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 27, 2.026 proba egin zituzten eta horietatik 25ek positibo eman zuten (% 1,2)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 27, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 38 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 82.567 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.243koa.
 
Nafarroan 978.891 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, irailak 27, 1.534 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 512.804 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun