Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 738 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 998 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.253 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 27, 814 proba egin zituzten eta horietatik 17k positibo eman zuten (% 2,1)
COVID-19ak jota, atzo, irailak 26, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta daudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 38 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.