COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 18 positibo atzeman zituzten atzo, horietako bat Alkaiagan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 23a, 06:41

Atzo positibo bat atzeman zuten gure lurraldean, Alkaiagan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 18 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 22, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten inor ZIUan sartu eta gaixorik zegoen pertsona bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 736 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 998 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.246 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 22, 1.603 proba egin zituzten eta horietatik 18k positibo eman zuten (% 1,1)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 22, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten inor ZIUan sartu eta gaixorik zegoen pertsona bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 44 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 82.466 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.243koa.
 
Nafarroan 971.796 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, irailak 22, 1.874 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 510.234 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun