COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 26 positibo atzeman zituzten atzo, horietako bat Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 21a, 06:29

Ospitaleratuta zeuden hiru gaixo hil ziren atzo, irailak 20.

Atzo positibo bat atzeman zuten gure lurraldean, Donezteben. Hiru egun alerik izan gabe egonak ginen. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 26 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 20, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten ospitaleratuta zegoen inor ZIUan sartu baina ospitaleratuta zeuden hiru gaixo hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 736 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 998 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.243 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 20, 2.027 proba egin zituzten eta horietatik 26k positibo eman zuten (% 1,3)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 20, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten ospitaleratuta zegoen inor ZIUan sartu baina ospitaleratuta zeuden hiru gaixo hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 45 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 82.423 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.240koa.
 
Nafarroan 968.452 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, irailak 20, 840 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 508.963 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun