Gizonezkoen futbol talde nagusien artean Leitzako Aurrerak bakarrik lortu du garaipena

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko ira. 20a, 08:00
Aspaldiko partez bigarren taldea zelairatu du Beti Gaztek, Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan. Hiruna berdindu zuten Mastegin larunbatean, lehen partidan.

Beti Gazteko emakumeek ere irabazi egin zuten estreineko partida Hernanin.

Egia da Baztango bi taldeek, maila autonomikokoak eta erregionalekoak, atseden zutela, baina gainerako gizonezkoen futbol talde nagusientzat ez da asteburu ona izan. Beti Gaztek, bigarren B mailatik jautsi berria den Leioaren kontra penaltiz jasotako gol batengatik galdu zuen Mastegin, eta Doneztebeko bi taldeek eta Gure Txokoak ere galdu egin zuten. Beti Gazteren erregionaleko taldeak berdindu egin zuen eta Leitzako Aurrerak bakarrik lortu zuen garaipena. Beti Gazteko emakumeek garaipena lortu zuten Hernanin Gipuzkoako ohorezko mailako estreineko partidan.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Beti Gazte 0 – Leioa 1

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan atsedena.
  • FC Bidezarra 2 - Doneztebe FT 1 (Ander Arbilla)
  • Gipuzkoako Gorengoen mailan
  • Dunboa Eguzki 3 - Gure Txokoa 1 (Unai Etxegarai)

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Doneztebe B 0 – Beti Kozkor B 3
  • CD Iruña B 1 – Aurrera 2 (Jon Iparragirre eta Hodei Buldain)
  • Baztan B atsedena.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • Beti Gazte 3 (Josu Elizondok 2 eta Aitor Altzugarai) – Landetxa 3

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Hernani 0 - Beti Gazte 1 (Idoia Garde)

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 4 (Mattin Lekuonak 3 eta Asier Larralde) – Pasaia 1. Bi jardunaldiak irabazi ondotik lider dira Lesakako gazteak.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa 5 (Julen Iturriak 2, Ismail Bensaid, Andoni Telletxea eta Martxel Matxikote) – Real Union 1

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD Baztan 2 (Imanol Zoko eta Mikel Ariztia)– Lezkairu 2
  • CD Lagun Artea 4 – Doneztebe FT 0

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • CD Kirol Sport 1 – CD Baztan 1 (Imanol Goienetxe)

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Landetxa 0 – Gure Txokoa 6 (Peio Martikorenak 3, Urtzi Ustaritz, Luka Altzuguren eta Eneko Etxeberria)
  • Real Union 2 – Beti Gazte 1 (Luken Urtxegi)
Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun