COVID-19: Azken datuak

Nafarroan hamar positibo bakarrik atzeman zituzten atzo eta, hirugarren egunez, alerik ere ez eskualdean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 20a, 06:39

Txertoa emateko aukera izanen dute hitzordua hartutako eskualdeko hainbat lagunek irailaren 21ean Doneztebeko kiroldegian.

Azken datuen arabera, hirugarren egunez, atzo ere ez zuten positibo bakar bat ere atzeman gure lurraldean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo hamar positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 19, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten ospitaleratuta zegoen inor ZIUan sartu baina ospitaleratuta zegoen bat hil egin zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 735 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 998 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.243 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 19, 770 proba egin zituzten eta horietatik 10ek positibo eman zuten (% 1,3)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 19, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten ospitaleratuta zegoen inor ZIUan sartu baina ospitaleratuta zegoen bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 48 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 82.397 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.237koa.
 
Nafarroan 967.612 txerto eman dituzte herenegun arte. Atzo, irailak 19, 475 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 508.501 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun