COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 28 positibo atzeman zituzten atzo baina, bigarren egunez, bakar bat ere ez gure herrietan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 19a, 06:42

Nafarroan, alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 48 kutsatu daude ospitalean, horietatik 13 ZIUan.

Azken datuen arabera, atzo ez zuten positibo bakar bat ere atzeman gure lurraldean. Ekainaren 29az geroztik ez zen horrelakorik gertatzen. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 28 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 18, ez zuten inor ospitaleratu, ez zuten ospitaleratuta zegoen inor ZIUan sartu eta ez zen ospitaleratuta zegoen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 735 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 998 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.243 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 18, 883 proba egin zituzten eta horietatik 28k positibo eman zuten (% 3,2)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 18, ez zuten inor ospitaleratu, ez zuten ospitaleratuta zegoen inor ZIUan sartu eta ez zen ospitaleratuta zegoen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 48 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 82.387 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.236koa.
 
Nafarroan 967.137 txerto eman dituzte herenegun arte. Atzo, irailak 18, 961 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 508.217 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun