COVID-19: Azken datuak

Azken orduetan eskualdeko osasun zentroek ez dute positibo gehiagoren berririk eman

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 18a, 06:31

Nafarroan, alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 54 kutsatu daude ospitalean, horietatik 15 ZIUan.

Azken datuen arabera, atzo ez zuten positibo bakar bat ere atzeman gure lurraldean. Ekainaren 29az geroztik ez zen horrelakorik gertatzen. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 22 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 17, pertsona bat ospitaleratu zuten, ez zuten ospitaleratuta zegoen inor ZIUan sartu baina ospitaleratuta zegoen bat hil egin zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 735 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 998 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.243 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 17, 1.524 proba egin zituzten eta horietatik 22k positibo eman zuten (% 1,4)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 17, pertsona bat ospitaleratu zuten, ez zuten ospitaleratuta zegoen inor ZIUan sartu baina ospitaleratuta zegoen bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 48 daude ospitalean, horietatik 15 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 82.359 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.236koa.
 
Nafarroan 966.176 txerto eman dituzte herenegun arte. Atzo, irailak 17, 985 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 507.618 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun