COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: Donezteben bi eta Iturenen bat

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 17a, 06:26

Atzo hiru positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan, hiruak Malerrekan: Donezteben bi eta Iturenen bat. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 28 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 16, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeuden bi ZIUan sartu zituzten eta bertze bat hil egin zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 735 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 998 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.243 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 16, 1.453 proba egin zituzten eta horietatik 28k positibo eman zuten (% 1,9)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 16, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeuden bi ZIUan sartu zituzten eta bertze bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 54 daude ospitalean, horietatik 15 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 82.337 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.235ekoa.
 
Nafarroan 965.191 txerto eman dituzte herenegun arte. Atzo, irailak 16, 1.962 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 506.793 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun