COVID-19: Azken datuak

Bi positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: bana Donezteben eta Narbarten

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 14a, 06:45

Aspaldiko positibo kopuru ttikiena atzeman zuten atzo Nafarroan, 27 bertzerik ez.

Atzo bi positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: bana Donezteben eta Narbarten. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 27 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 13, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten inor ZIUan sartu, eta pertsona bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 728 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 998 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.242 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 13, 1.558 proba egin zituzten eta horietatik 27k bakarrik positibo eman zuten (%1,7)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 13, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten inor ZIUan sartu, baina pertsona bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 62 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 82.214 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.233koa.
 
Nafarroan 961.317 txerto eman dituzte atzo arte. Atzo, irailak 13, 228 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 503.721 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun