Koronabirusa

Ortziraletik aitzinera ostatuek biak arte zabaltzeko baimena izanen dute

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 13a, 17:30

Pandemiaren datuek onera egin dutela ikusita, orain indarrean dauden mugak leuntzeko asmoa iragarri du Txibiteren gobernuak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak eskaera onartuz gero, neurri berriak ortziralean sartuko dira indarrean. Aldaketek ostalaritzari eta gaueko aisialdiari eraginen diote nagusiki: ostatuen itxiera ordua ordubete atzeratuko dute, 02:00ak arte. Lizentzia bereziak dituzten lokalek 03:00ak arte ireki ahalko dute eta diskotekek eta dantzalekuek, 04:30ak arte. Alabaina, barran kontsumitzeko debekuak indarrean segituko du oraingoz.

Onartuz gero, lege berria irailaren 17an sartuko da indarrean eta irailaren 30era arte iraunen du. Ostalaritzaren eta gaueko aisialdiaren ordutegiak zabalduko ditu, eta garraio publikoen baimendua den edukiera ere % 75era handituko du, betiere aireztatze egokia bermatuz gero. Azkenik, gazteen lokalak irekitzeko aukera ere emanen du baldin eta lokalaren arduradunek agiri bat helarazten badiote Osasun Departamentuari eta tokian tokiko Udalari, erabilpen egokia eginen dela adieraziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun