COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: bana Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 12a, 07:32

Nafarroan, alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 61 kutsatu daude ospitalean, horietatik 20 ZIUan

Atzo hiru positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: bana Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 55 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 11, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten inor ZIUan sartu, eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 725 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 997 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.242 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 11, 881 proba egin zituzten eta horietatik 55ek positibo eman zuten (% 6,2)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 11, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten inor ZIUan sartu, eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 61 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 82.148 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.232koa.
 
Nafarroan 958.845 txerto eman dituzte atzo arte. Atzo, irailak 11, 1.408 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 501.562 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun