COVID-19: Azken datuak

Lau positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: bi Elizondon eta bana Beran eta Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 11a, 07:34

Nafarroan, alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 61 kutsatu daude ospitalean, horietatik 21 ZIUan

Atzo lau positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: bi Elizondon eta bana Beran eta Donezteben. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 47 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 10, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten inor ZIUan sartu, eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 724 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 997 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.241 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 10, 1.310 proba egin zituzten eta horietatik 47k positibo eman zuten (% 3,6)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 10, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten inor ZIUan sartu, eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 61 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 82.093 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.232koa.
 
Nafarroan 957.437 txerto eman dituzte atzo arte. Atzo, irailak 10, 2.551 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 500.564 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun